Lehen sorospen praktikak egiteko aukera, Mendexan
Zapatuan [ekainak 18] egingo dute ikastaroa, 18:00etan hasita, udaletxean.
Oinarrizko bizi euskarria landuko dute (ume zein helduetan). Konortea balioesten, arnasbidea zabaltzen eta bihotz biriken berpiztea egiten (panpinekin) irakatsiko dute. Halaber, arnasbideen butxadura gertatuz gero, jarraitu beharreko pausoen berri ere emango dute.
Horregaz batera, desfibriladore simulagailuarekin ere praktikak egingo dituzte.