Ondarroako Arriolaneko lokalean Ludoteka zerbitzua emango dute, estreinako
Ohi legez, Haur Hezkuntzan dabiltzan ikasleei zuzenduta, ludoteka zabalik egongo da hilabete oso batez. Zehatz esateko, Bixi-Bixikan elkarteek eta Txirrimorraski aisialdi taldeak erabiltzen duten Arriolaneko lokalean emango da zerbitzua, ekainaren 22tik uztailaren 29ra, 10:00etatik 13:30era.
Aurten gainera, berritasun eta guzti dator Zubi Zahar herri ikastolak antolatzen duen ludoteka. Izan ere, Plazagainen egin ordez, Ondarroako Udalak lehengo Arriolanean duen lokalean eskainiko da ludoteka zerbitzua. Udal iturriek jakitera eman dutenez, ikastolak eskaria egin dio udalari lokala erabili ahal izateko, eta Bixi Bixikanen eta Txirrimorraskiren onespena jaso ostean, bertan emango da zerbitzua, estreinako.
Batzar informatiboa
Ludotekaren antolatzaileek adierazi dutenez, 2010, 2011, 2012 urteetan jaiotakoei zuzenduta egongo da udaldiko aisialdia eskaintza.
Informazio gehigarria jaso edota ludotekan izena eman nahi dutenek 94-683 14 16 telefonora deitu behar dute, 08:00etatik 14:30era, asteon. Era berean, ludoteka martxan hasi aurretik, gurasoentzako batzar informatiboa egingo da Plazagainen. Ekainaren 20an izango da hori, 18:00etan.