Eskola Agenda 21 ekimenaren baitan, udal foroa egin zuten atzo goizean, Busturian. Jose Maria Uzelai herri ikastetxeko ikasleek Busturiko zinegotzi Naiara Ruizi azaldu zioten aurtengo ikasturtean hondakinen kudeaketa lantzeko egin dituzten jarduera guz...

Eskola Agenda 21 ekimenaren baitan, udal foroa egin zuten atzo goizean, Busturian. Jose Maria Uzelai herri ikastetxeko ikasleek Busturiko zinegotzi Naiara Ruizi azaldu zioten aurtengo ikasturtean hondakinen kudeaketa lantzeko egin dituzten jarduera guztiak. Papera, beira eta kartoia, orokorrean, ondo birziklatzen dira ikasleen arabera Busturian, baina hobetu beharra dago organikoaren eta olioaren birziklatzea. Besteren artean, udalari proposatu diote txakurren kakak eta pilak botatzeko ontziak jartzea. Ruizek esan zien txakurren kakak botatzeko ontziak udarako jarriko dituztela.