Martitzenean Bizkaiko 253 odol emaile handi omendu zituzten, Deustuko Unibertsitateko Paraninfoan, egiten duten ekarpena eskertzeko. Busturialdetik hogei izan ziren omendu zituztenak, eta Lea-Artibaitik, bederatzi. Bizkaiko Odol Emaileen Elkartearen da...

Martitzenean Bizkaiko 253 odol emaile handi omendu zituzten, Deustuko Unibertsitateko Paraninfoan, egiten duten ekarpena eskertzeko. Busturialdetik hogei izan ziren omendu zituztenak, eta Lea-Artibaitik, bederatzi. Bizkaiko Odol Emaileen Elkartearen datuen arabera, odola urtean bi aldiz ematea da ohikoena, emakumezkoen kasuan, gehienez, hiru aldiz, eta gizonezkoen kasuan, lautan. Bizitza osoan hainbat aldiz odola eman dutenak, berriz, 40 bider emakumezkoek eta 50 bider gizonezkoek odol emaile handiak dira. Eskuzabaltasun osoz eta modu anonimoan ematen dute odola, gaixo daudenak sendatu ahal izateko, eta kasu askotan, baita ere bizitzak salbatzeko.