Ekologistak Martxan-ek bandera beltza eman die Laida eta Lagari
ADEAC elkarteak banatu dituen bandera urdinen kontrapuntu legez, Ekologistak Martxan elkarteak bandera beltzak banatu ditu: Gipuzkoan bi eta Bizkaian beste bi.Hain zuzen ere, Petronorrek (Muskiz) hartu du kutsadurari dagokion bandera beltza; eta Laga e...
Hain zuzen ere, Petronorrek (Muskiz) hartu du kutsadurari dagokion bandera beltza; eta Laga eta Laida hondartzek (Ibarrangelu) kudeaketa txarrari dagokiona. 2015eko denboraleek eragindako kalteak konpontzeko erakunde publikoek egin duten kudeaketak jaso du bandera.
Gipuzkoako bi banderak Orion utzi dituzte ekologistek: Oribarzar hondartzako ur zikinengatik eta Munto inguruan eraiki nahi dituzten 200 etxebizitzengatik.
Ekologistak Martxan-ek dioenez, erakundeak ingurumen arloan kontzientzia hartzen ari dira, baina gehiago ere har dezakete. Oraindik zer konpondu badagoela uste dute, eta horregatik banatu dituzte bandera beltzak.