Ekainaren 26ko Espainiako Gorteetarako hauteskundeetara euskal alderdiek aurkezturiko hautagaien artean, lau dira Lea-Artibaiko bizilagunak.
Hain zuzen ere, EH Bilduren hautagaien artean, Bizkaiko Senaturako zerrendan
Angelita Burgoa ondarrutarra da zerrendako hirugarrena.
EAJ-ko hautagaiei dagokienez,
Joseba Agirretxea ondarrutarra da Kongresurako zerrendaburua, Gipuzkoatik.
Espainiako Gorteetarako Hauteskundeetarako Lea-Artibaiko hautagaiak. Argazkian, ezkerretik eskumara: Etxano, Agirretxea, Kazalis eta Burgoa.
Halaber,
Jose Maria Kazalis lekeitiarra da berriro ere Senaturako Bizkaiko zerrendaburua. Haregaz batera,
MÂȘ Dolores Etxano ondarrutarra da zerrenda horretako hirugarrena.
Abenduko hautagaitzekin alderatuta, EH Bildutik, Burgoa estreinako doa zerrendan. EAJtik, berriz, bertoko hautagai guztiek errepikatu dute oraingoan ere.
Hitzaldi-tailerra, Markina-Xemeinen. EH Bilduk hitzaldi-tailerra egingo du bihar [ekainak 17], Markina-Xemeinen. 20:00etan Plazabarripean elkartu, eta Mikel Komenzanagaz udalerriko egoerari buruz ariko dira.