Goiko Alde Zaharreko jaiak ospatuko dituzte, gaurtik domekara
Iazko Goiko Alde Zaharreko jaiek izan zuten arrakastaren ostean, aurten jaiak bigarrenez antolatu dituzte Gabeko Izarrak Kultur Elkarteko kideek. Herriko hainbat talderen eta auzotarren laguntzagaz, «garai bateko jaiak gogora ekarriko dituzte», gaurt...
Jaiak ofizialki bihar hasiko badira ere, gaur Pixape, Goiko Kale, Iparkale, Erribera, Kaleandi eta Kamiñalde apaintzen ariko dira. Horretarako, auzotarren laguntza eskatu dute.
Sei turrun
Jaiei dagokionez, bihar arratsaldean sei turrunen hotsagaz hasiko dituzte, hainbat berritasunekin. Zapatu goizean, esaterako, meza egingo dute Antiguan, Alde Zaharreko hildakoen omenez, eta gauean, ostera, Bandolero suzko zezen elektronikoa ibiliko da Itsasaurren zehar. Suzko zezenaz gain, guatekea eta gantzontzillo eta pantaloi lasterketa ere egingo dituzte, estreinako, zapatu gauean.
Jaietan egingo diren ekintzetan, gainera, janari bilketa solidario bat egingo dute. Batzen dena Danonartin elkarteari emango diote.