Xistera Zirkuituko lehen finalak aurreko astean Durangon jokatu ondoren, zirkuitua orain Gipuzkoara helduko da. Zapatuan [ekainak 18], hain zuzen ere, Andoaingo Arrate pilotalekuan gazte eta nagusi mailako zesta-punta finalak jokatuko dira.
16:15ean hasiko da pilota jaialdia, eta hasteko, Gazteleku herriko klubeko alebin mailako puntistek erakustaldia egingo dute. Antolatzaileek aurreratu dutenez, kiniela saioa egingo dute.
Andoaingo zesta-punta finalen aurkezpena. Argazkia: Xistera
Kiniela saioa jokatu ondoren,
gazte mailako nesken finala jokatuko da. Nahia Calvo berriatuarrak eta Jane Arreitunandia mutrikuarrak Eneritz Lizardi mutrikuarraren eta Izaro Arbe markina-xemeindarraren aurka jokatuko dute.
Gazte mailan, mutiletan, aldiz, Ekaitz Mendizabal
Goxerri mutrikuarrak eta Olasagastik osatutako bikoteak Etcheberry eta Montamat-en aurka neurtuko dira.
Azkenik,
nagusi mailako mutilen lehia erabakigarriaren progonistak Urrutxua eta Ubilla (Gernika-Lumo-Berriatua) eta Narbarte eta Ekhi (Donostia-Gasteiz) izango dira.
Antolatzaileek gogorarazi dutenez, jaialdiko partidak
Xisterako webgunean emitutuko dira
streaming bidez, zuzenean. Horrez gainera, Xisterako Facebook eta Twiter kontuen bidez partida jarraitzeko aukera ere egongo dela azpimarratu dute.