Aldundiko ordezkariekin batuko da gaur, Ondarroako Udala
Ondarroako Udalak jakitera eman duenez, gaur, 09:00etan, aldundiko ordezkariekin hirugarren bilera egingo dute. Nabarmendu dutenez, Kamiñaldeko lanen finantziazioaren inguruan berba egiteko izango da batzarra. Zehatz esanda, Unai Rementeria Bizkaiko a...
Hain zuzen ere, Kamiñaldeko mendian egiten ari diren lanak eta lur jausiak eragindako beste kalte batzuk ordaintzeko 17 milioi euro beharko dira, eta udal iturriek azpimarratu dutenez, aurreko astean Jaurlaritzan izandako bileraren ostean, Kamiñaldeko lanak finantzatzeko ahaleginak egiten jarraitzen dute. Jaurlaritzak lanen kostua euren eskumenetik kanpo geratzen dela, eta orain arte egin moduan aldundiagaz harremanetan jartzeko esan zion udalari.
Zunbeltz Bedialauneta alkateak azaldu duenez, «hiru erakundeen arteko adostasun bat lortzeko helburuagaz» berriro elkartuko dira aldundiagaz.