Anaiarte Biltokiak 25. urteurrena goi-goitik ospatuko du, bihar
Mutrikuko Anaiarte Biltokiak bihar elkartearen 25. urteurren ospakizunak egingo ditu. Zuzendaritza batzordeko kideek nabarmendu dutenez, eguna iristeko gogotsu daude, eta «egun polita eta berezia» antolatu dute. 340 lagun batuko dira Miruaitz frontoi...
Ospakizunak Andra Maria Jasokundearen elizan 11:00etan hasiko den mezarekin hasiko dituzte. Elizkizuna egin eta gero, txikiteoa egingo dute, eta eztarriak busti ondoren, 14:00etan, bazkaritan batuko dira bazkideak. Anaiarteko zuzendaritza taldekoek aurreratu dutenez, gainera, Debabarreneko eta Gipuzkoako pentsiodunen elkarteeta- ko presidenteak ere gonbidatu dituzte ospakizunetan parte hartzera.
Bazkaldu eta gero, eguneko momenturik hunkigarriena etorriko dela aitortu dute antolatzaileek. Izan ere, omenaldien tartea egingo dute, Mutrikuko Gure Ametsa dantza taldekoen aurresku eta guzti. Omenduko dituztenen izenak isilean gordeta badituzte ere, omenaldi bat baino gehiago egingo dutela nabarmendu dute. «Bazkide bat baino gehiago omentzeko asmoa dugu, eta horrez gain, lehengo zuzendaritza taldeari ere zerbait berezia egin nahi diogu, 23 urtean elkartean egin duten lanagatik».
Omenaldien tartea amaituta, Juan Mari Agirrezabala Erdikua eta Lazaro Astigarraga Laxao bertsolariek bertso bat edo beste abesteko aukera izango dute. Ostean, Anaiarte abesbatza kantuan batuko da. Urteurren jaialdiari begira, errepertorio berezia antolatu dute.