Natxituko Txakolinaren jaia egingo dute Bolatokian, etzi
Txakolinaren Eguna ospatuko dute domekan, Natxituan. Hain zuzen, Busturialdeko Txakolinaren sustapena egingo dute etzi; Natxituan egiten dena, hain zuzen ere. Natxituko Jai Batzordeak antolatuta, Eako Udalaren laguntza izan du domekako ekimenak. 11:4...
11:45ean emango diote hasiera egitarauari. Bolatokian batuko dira herritarrak, txakolinaren jaia ospatzeko. Bertan, txakolina dastatzeko aukera izango dute hara bertaratzen direnek. 12:30etik aurrera, berriz, Elantxobeko trikitilariek girotuko dute eguerdia.
Trikitixa doinuak entzun ostean, bertsolariek hartuko dute erreleboa. Herriko bi bertsolarik eta lekeitiar batek parte hartuko dute txakolin egunean: Jon Arano, Ander Elortegi eta Xabat Galletebeitia.
Txakolina ez ezik, bakailoa dastatzeko aukera ere eskainiko dute Natxituko txakolin egunean, 14:30ak arte.