Xistera zirkuituko bigarren txapela Narbarte eta Ekhik jantzi dute, Andoainen. Donostiako eta Gasteizko puntistek 30-18 irabazi diote Urrutxua gernikarrari eta Ubilla berriatuarrari. Irabazleek oso joko serioa egin zuten Andoaingo Arrate pilotalekuan, eta “garaipen landua” lortu zuten Urrutxuaren eta Ubillaren aurka, hasieratik markagailuan aurrea hartuta.
Gazte mailan, mutiletan, ostera, Etcheberry eta Montamatek lortu zuten txapela, Ekaitz Mendizabal
Goixerri mutrikuarra eta Olazagasti mendean hartu eta gero. Garaileak indartsu hasi ziren, eta jokoari erritmo handia jarrita, berehala ihes egin zuten markagailuan, 25-15 irabaziz.

Andoaingo finalistak. Argazkia: Xistera
Nesketan, berriz, Eneritz Lizardik eta Izaro Arbek garaipen polita lortu zuten Jane Arreitunandia eta Unax Zubizarretaren aurka. Puntista mutrikuarrak eta markina-xemeindarrak 15-4 irabazi zioten Mutrikuko Danok Bat klubeko bikoteari.
Hasieran, Nahia Calvo berriatuarra zen finala jokatzekoa, baina gaixorik zegoenez, Zubizarretak hartu zuen haren lekua kantxan.