Andoni Dominguezek erraz hartu du mendean Jesus Guerra
Andoni Dominguez bermeotarrak erakustaldia emanez irabazi zion barikuan, Jesus Guerra kantabriarrari. Junior mailan Euskadiko Welter txapeldunak hiru borrokaldietan puntu gehiago lortu zituen Eibarko Astelena frontoiko borrokaldian. Guerra Kantabriako ...
15 urtegaz teknikoki sekulako aurreratzea egin du, eta fisikoki gero eta indartsuago dagoela erakutsi du borrokaldiz borrokaldi. Ring-ean oldarkorra eta menderatzailea, etorkizun handiko boxeolaria da Dominguez.
Uztailaren 4ean A Coruñan (Galiza) Espainiako txapelketa lehiatuko du bermeotarrak.
Haregaz batera, Pisu arineko kategoriako Euskadiko txapeldun Jon Nuñez getxoztarra Galizan izango da. Nuñezek Bryan Albacura burgostarrari irabazi zion barikuan Eibarren.
Bestalde, emakumezkoen lehian Jessica Brunet bilbotarra Alazne Fenoy gasteiztarra baino gehiago izan zen.
Kevin Baldospino burgostarraren eta Fernando Macole donostiarraren arteko borrokaldi ikusgarrian epaileak berdinketa adierazi zuen.