Charlote McShanek eta Tyler Mislawchukek irabazi dute Lekeitioko 24. Triatloia
Ander Okamika lekeitiarra bigarren heldu da, eta Esprint distantziako Euskadiko txapelduna izan da. Mireia Arrillaga lekeitiarra eta Mikel Elgezabal gernikarra 7. eta 8. geratu diraCharlote McShane australiarrak eta Tyler Mislawchuk kanadiarrak jantzi ...
Ander Okamika lekeitiarra bigarren heldu da, eta Esprint distantziako Euskadiko txapelduna izan da. Mireia Arrillaga lekeitiarra eta Mikel Elgezabal gernikarra 7. eta 8. geratu dira
Charlote McShane australiarrak eta Tyler Mislawchuk kanadiarrak jantzi dituzte Lekeitioko 24. Triatloiko txapelak. 375 triatletak parte hartu dute aurten Lekeition lehiatu den esprint distantziako triatloian.Emakumeak izan ziren lehenak ateratzen Isuntzako hondartzatik, eta 15 minutu beranduago irten zuten gizonezkoek. 50 metro igeri, 21 kilometro bizikletan eta 5 kilometro aringa-aringa egin zituzten parte hartzaileek, eta lehia bizia egon zen azkenera arte.
Emakumeetan Charlote McShane australiarra jarri zen hasieratik aurrean, eta 01:07:08ko denbora eginda irabazi zuen. Bigarren eta hirugarren postuetan egon zen lehia gehiago. Azkenean, Zsofia Kovacs hungariarrak lortu zuen podiumaren bigarren postua, eta Emma Jeffcoak australiarra geratu zen hirugarren.
Lehenengo posturako egon zen borroka gizonezkoetan. Ander Okamika lekeitiarra aurrean ibili zen, baina aringa-aringa gehiago izan zen Mislawchuk kanadiarra, eta lekeitiarraren aurretik ailegatu zen helmugara, 01:00:33ko denbora eginez. Podiuma osotzen hirugarrena Peru Alfaro hernaniarra izan zen.
Euskadiko Txapelketa
Lehenengo hamarren artean geratu ziren Garraitz Kirol taldeko Mireia Arrillaga lekeitiarra eta Motivation Bike taldeko Mikel Elgezabal gernikarra. 7. egin zuen Arrillagak, 01:14:12 denbora eginez; 8. postua lortu zuen Elgezabalek, 01:04:12 denboragaz.
Esprint distantziako Euskadiko Txapelketa ere jokatu zen Lekeition. Ibone Sanchez (CT Diablillos de Rivas) laudiotarra 01:12:05 eta Ander Okamika (Motrivation Bikem) lekeitiarra 01:01:16 izan ziren irabazleak. Taldeka, Yepa! Triatloi Kluba talde donostiarra eta Motrivation Bikem talde gernikarra izan ziren irabazleak, hurrenez hurren, emakumezkoetan eta gizonezkoetan.