Munitibarrek dituen zerbitzu-aukerak zabaltzeko asmoagaz, Santiago bidea egiten ari direnentzako aterpetxea
eraiki berri du Munitibarko Udalak plazan, Lea tabernaren ondoan, eta zapatuan [ekainak 18] inauguratu zuten.
Ate irekien eguna izan zen zapatukoa eta herritarrek
Lea taberna-aterpetxea bisitatzeko aukera izan zuten. Hain zuzen ere, orain arte tabernaren ardura eduki duenak kudeatuko du aterpetxea.
Tabernarako zein aterpetxerako udalak diseinatutako irudi berria estreinatu dute. Halaber, izena munitibartarren artean egindako lehiaketatik atera dute.
10 erromesentzako lekua dago aterpetxean. Egonaldia 15 eurotan jarri dute (gosaria barne).
Ordutegiari dagokionez, 15:00etan zabalduko dute, eta 22:00ak arte sartu ahalko da. Goizean, berriz, 09:30 arte izango dute aterpetxetik irteteko ordua.
Eguenean taberna itxita egoten da, baina, aterpetxea zabalik egongo dela jakitera eman dute.
Urtean 11 hilabetez egongo da zabalik; oporraldian itxiko dute, seguruenik urtarrilean.
Azpiegitura honekin, herrian dauden zerbitzu-aukerak borobiltzeagaz batera, Lea tabernarentzat lagungarri
izan daitekeen jarduera ekonomiko berri bat martxan jartzea izan da udalaren asmoa. “Horrela, tabernaren
inguruan, plazan, izaten den bizitasuna eta mugimendua indartu nahi izan dugu, azken urteetan
handituz doan Santiago bideko erromesen joan-etorria aprobetxatuz”.
Beraz, Muntibarko plazan eta Lea tabernan aro berria hastea da udalaren nahia.

10 pertsonentzako lekua dago aterpetxean.