Euskara Aholku Batzordeak biharko deitu du bilera
Euskara Aholku Batzordea bihar batuko da Gizarte eta Kultura Etxeko Gaztelekuan. 19:00etarako jarri dute ordua. Batzordeko kideek gai nagusi bat izango dute biharkoan aztergai: kirolean eta aisialdian euskara zertan den, eta egoera hori hobetzeko zer e...
Era berean, Geuk eus kanpainaren baitan orain arte egindakoak eta datozen hilabeteetan egitekoak daudenak aztertuko dituzte. Hala, Arrain Azokan grabatutako bideoaren eta ateratako argazkien zabalpenaz eta datozen hilabeteetako bideo-photocall-aren egutegiaz ere ariko dira.
Euskararen erabilera sustatzeko kanpainak abesti bat ere edukiko du, eta horren inguruan ere berba egingo dute bertaratzen direnek.
Informazio gehiago gura dutenek Bermeoko Udaleko Euskara Sailera deitu (94-617 91 22) edota euskera@bermeo.eus helbide elektronikora idatzi behar dute.