Zapatuko euriak aurtengo Magurios Topaketak baldintzatu ditu. Euria egin bazuen ere, zapatu goizeko ibilbidean 60 motorzale inguruk parte hartu zutela azaldu du Izaro Bikers elkarteko presidente Jesus Miguelek; «eskertzekoa da horien ahalegina eta pre...

Zapatuko euriak aurtengo Magurios Topaketak baldintzatu ditu. Euria egin bazuen ere, zapatu goizeko ibilbidean 60 motorzale inguruk parte hartu zutela azaldu du Izaro Bikers elkarteko presidente Jesus Miguelek; «eskertzekoa da horien ahalegina eta prestutasuna». Domekan, berriz, eguzkiagaz, motorzale gehiago bildu ziren Bermeon, eta 200 motorzalek egin zuten goizerako prestaturiko ibilbidea. Zapatuko rally auto erakustaldira jende gutxi joan bazen ere, domekan «gainezka» egon zela adierazi du Miguelek: «Ahoz ahokoak eta eguraldi onak lagundu zuen».