Umeen danborradarako entsegatzen hasiko dira Mutrikun
Mutrikuko Malenak hurbiltzen ari dira, eta herritarrak, dagoeneko, jaiak prestatzen hasita daude. Besteak beste, Hogar del marinero elkarteak Malen Txiki Egunean antolatzen duen danborradako entseguekin hasiko dira datorren astean.
Zehatz esanda, danborradako lehenengo entsegua ekainaren 27an egingo da, 20:00etan, Merkatu Plazan. Antolatzaileek gogorarazi dutenez, bertan parte hartu nahi dutenek momentuan bertan eman beharko dute izena danborradan.