Urdaibai bigarren sailkatu da Euskadi Basque Country banderan
Hondarribiak irabazi zuen domekan Euskadi Basque Country bandera, Sevillan. Urdaibai bigarren sailkatu zen, Hondarribiarengandik 3 segundo eta 94 ehunenera. Hirugarren txandan atera ziren biak ala biak, Orio eta Kaikugaz batera.Zumaiak, Portugaletek, Z...
Zumaiak, Portugaletek, Zierbenak eta Astillerok osatu zuten lehen txanda. Bigarren txandan, Tiran, Sanpedrotarra, Cabo eta San Juan atera ziren.
Astillero hirugarren sailkatu zen, Hondarribiarengandik 6 segundo eta 72 ehunenera. Kaiku laugarren sailkatuak, berriz, irabazlearengandik 7 segundo eta 40 ehunenera amaitu zuen estropada.
Astillero izan zen lehen ziabogan azkarrena, lehia hasi eta 4 minutu eta 42 segundora eman zuen lehen ziaboga; txanda bereko Zierbena izan zen bigarrena, bi segundoko aldeagaz.
Bestalde, hirugarren txandan, Urdaibai eta Kaiku denbora berean sartu ziren lehen ziabogan: 4 minutu eta 46 segundo.
Bigarren ziabogan ere Astillerok egin zuen denborarik onena: 9 minutu eta 26 segundo. Hirugarren eta azken ziabogan, ostera, hondarribitarrena izan zen denborarik onena, 14 minutu eta 35 segundo eginez.