Zuzendaritza batzordea berritu nahi du Aurrera Kirol Elkarteak
Hamar urteren ostean, zuzendaritza batzordeak hainbat aldaketa dakartza. Eladino Gonzalez presidenteak batzorde berriko lehenengo kidea aurkeztu duHamar urteren ostean, Aurrerako zuzendaritza batzordeak aldaketak egin ditu. Orain arte indarrean egon de...
Hamar urteren ostean, zuzendaritza batzordeak hainbat aldaketa dakartza. Eladino Gonzalez presidenteak batzorde berriko lehenengo kidea aurkeztu du
Hamar urteren ostean, Aurrerako zuzendaritza batzordeak aldaketak egin ditu. Orain arte indarrean egon den zuzendaritza batzordeak 2006an hartu zuen kirol elkartea zuzentzeko ardura, eta, orain, batzordea desegitea erabaki dute.Klubak bazkideen ohiko asanblada orokorra egin zuen barikuan, eta orduan eman zuten erabakiaren berri. Eladino Gonzalezek presidente karguari eutsiko dio, baina beragaz lanean ibili diren Imanol Osak, Mikel Santisok eta Pako Burgoak ez dute zuzendaritza batzordean jarraituko. «Urte asko egin eta gero, nekatuta daude, eta kargua utzi dute. Hala ere, taldeari laguntzen jarraituko dute. Nire eskerrik beroenak eman nahiko nizkieke egin duten lan guztiagatik, bihotzez eskerrak hiruroi. Egin duten guztia klubaren onerako izan da».
Eladino Gonzalezek, era berean, beragaz batzordean lan egingo duen lehenengo kidea aurkeztu zuen. Hala, lehen kidea Iñigo Irizar izango da, eta presidenteak nabarmendu duenez, batzordekide berriak aukeratzeko prozesuak zabalik jarraitzen du. «Jende gehiago behar dugu, eta horiekin batera, zuzendaritza batzordeari lagunduko dioten laguntzaileak ere bai».
Batzarrean aipatu ziren berritasunen artean, gainera, harrobiko taldeen kirol zuzendari berria ere aurkeztu zuten. Hala, gazte mailako beherako taldeen ardura Mikel Aramaio Aristondok izango du. «Zuzendaritza batzorde honen filosofia orain artekoaren beretsua izango da: harrobiaren etorkizuna eraikitzen jarraitzea».