Bihotz biriketako berpiztea zelan egin irakatsiko dute, bihar, Busturian
Bihotz biriketako berpiztea zelan egin ikasteko aukera eskainiko dute bihar arratsaldean, Busturian. 18:00etan hasiko dira ikastaroa ematen, Altamirako Kultur EtxeanBusturiko medikuak eta erizainak antolatu dute ikastaroa, eta beraiek izango dira, hain...
Busturiko medikuak eta erizainak antolatu dute ikastaroa, eta beraiek izango dira, hain zuzen ere, saioa zuzenduko dutenak. Azaldu dutenez, panpinak erabilita egingo dituzte praktikak.
Modu berean, desfibriladore automatikoak zelan erabiltzen diren ikasiko dute parte hartzeko izena ematen duten herritarrek.
Gehienez, 20 lagunek parte hartu ahal izango dutela zehaztu dute. Horretarako, baina, aurretiaz izena eman beharko dute, udaletxean, osasun zentroan edota kultur etxean.