Errefusari buruzko saioa egingo dute gaur, Amoroton
Gaikako hondakinen bilketa zuzen egiten den aztertuko dute teknikariek. Aurretik Lea Ibarreko beste herrietan egin dituzte saioak, eta gaurkoa izango da azkenaErrefusa zelan sailkatzen duten ikusteko saioa egingo dute gaur Amoroton. 09:30ean elkartuko ...
Gaikako hondakinen bilketa zuzen egiten den aztertuko dute teknikariek. Aurretik Lea Ibarreko beste herrietan egin dituzte saioak, eta gaurkoa izango da azkena
Errefusa zelan sailkatzen duten ikusteko saioa egingo dute gaur Amoroton. 09:30ean elkartuko dira plazan.Hain zuzen ere, Lea Ibarra Mankomunazgoak dagoeneko beste lau udalerritan egin ditu saioak, eta Amorotokoa izango da azkena. Aurreko barikuan, Munitibarren eta Gizaburuagan egon ziren teknikariak; herenegun, berriz, Aulestin eta Mendexan egin zituzten saioak.
Lea Ibarreko herrietan sortzen diren hondakinak zein neurritan sailkatzen diren ikusteko prestatu dituzte saioak. Azaldu dutenez, herri bakoitzean errefusaren edukiontzian biltzen diren hondakinak herriko plazara atera, eta teknikariek sailkapena egin dute: «Hondakinak aztertu, sailkatu eta pisatu egiten dituzte. Horrela, benetan zer birziklatzen dugun jakingo dugu».
Gainera, eskualdeko landa eremuko errefusaren beste azterketa bat ere egingo dute gaur arratsaldean: «Baserrietan, landa eremuan gaika biltzeko edukiontzirik ez dagoenez, horrek birziklapen ohituretan eraginik ote duen aztertu nahi dugu».
Lea Ibarra osatzen duten udalerrietan aspaldi hasi ziren hondakinen gaikako bilketak egiten. Halaber, hondakin organikoak kudeatzeko kanpaina ere martxan daukate iaztik. Gero eta familia gehiago dira beren etxeko hondakin organikoak konpostaren bidez birziklatzen dituztenak, bai autokonpostaren bidez zein auzokonposta erabilita.
Hondakin txikiak
Bestalde, hondakin txikiak berrerabiltzearen inguruko hitzarmena sinatu berri dute Amorotoko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak. Akordio horri esker, Amorotoko Udalak etxeko hondakin txikiak berrerabiltzeko zerbitzua eskaini ahal izango du aurrerantzean.
Amorotoko bizilagunek edukiontzi berezietan utzitako material berrerabilgarri txikiak kudeatuko dira. Horregaz, «hondakinen sorrera gutxitzea» aurrei- kusten du aldundiak.
Ondoko materiala sartu ahalko da edukiontzi horretan: arropak, oinetakoak, osagaiak, liburuak, jostailuak, bazar gaiak eta gailu elektriko zein elektroniko txikiak.