Geuk eus kanpaina kalean egongo da, San Joan egunean
Etzi, San Joan eguna, Geuk eus kanpainaren baitako bideo-photocall karpa jarriko dute, Eneperin. Bertan, Kalinpanek lagunduta, gura duten pertsonek euskaraz egiteko dituzten arrazoiak azaldu ahal izango dituzte. Karpa barruan bideoak grabatu ahalko dit...
Arrain azokan abiarazi zuten Geuk eus kanpaina, eta aurreikuspenak bete zituzten. Hiru egunetan 163 bideo grabatu ziren, eta 400 argazki atera zituzten.
Horien guztien edizio lanak amaituta daudela azaldu dute, eta honez gero, ikusgai jarrita dauzkate Euskara Sailaren www.bermeo-euskaraz.eus webgunean.
Jakinarazi dutenez, Geuk eus kanpainaren berri emateko eskuorri batzuk ere argitaratu dituzte, eta horiek San Joan egunean banatuko dituztela diote. Bertan, besteak beste, Arrain azoka egunean egindako argazkiak eta bideoak ikus daitezke.
Bermeoko Udaleko Euskara zinegotzi Juan Karlos Agirrek azaldutakoaren arabera, «eskuorri horien bitartez, herritarrak karpan parte hartzera animatzen ditugu, euskaraz bizitzeko dituzten arrazoiak azaltzeko». Era berean, argazki horiekin guztiekin mosaiko handi bat osatzeko asmoa dagoela iragarri dute eskuorrian.