Jai giroan eman diote amaiera ikasturteari
Bermeoko Udaleko Kultura Sailak, urtero egin modura, ikasturte amaierako jaia antolatu zuen atzo herriko ikastetxe guztietako 3 eta 12 urte bitarteko ume eta gazteentzat. Urtero, 1.500 ikasle inguru batzen ditu ikasturte amaierako jaiak. Goizean, adina...

Bermeoko Udaleko Kultura Sailak, urtero egin modura, ikasturte amaierako jaia antolatu zuen atzo herriko ikastetxe guztietako 3 eta 12 urte bitarteko ume eta gazteentzat. Urtero, 1.500 ikasle inguru batzen ditu ikasturte amaierako jaiak. Goizean, adinaren arabera, ekintza batean edo bestean parte hartu zuten ikasleek. Ondoren, eguerdian, Goiko Plazan batu ziren, dantza egiten jarraitzeko. Jaikide & DJ Andoni disko festako abesti eta dantzekin ondo pasatu zuten ikasle, irakasle eta gurasoek.