Santiago Bidea egiten dutenentzat aterpetxea zabaldu dute Munitibarren
Hamar erromesentzako lekua dago. Lo egiteko eskaintzagaz batera, gosari zerbitzua ere ematen dute. Urtean 11 hilabetetan egongo da zabalik, eta urtarrilean itxita egongo daMunitibarrek dituen zerbitzu aukerak zabaltzeko asmoagaz, Santiago bidea egiten...
Hamar erromesentzako lekua dago. Lo egiteko eskaintzagaz batera, gosari zerbitzua ere ematen dute. Urtean 11 hilabetetan egongo da zabalik, eta urtarrilean itxita egongo da
Munitibarrek dituen zerbitzu aukerak zabaltzeko asmoagaz, Santiago bidea egiten ari direnentzako aterpetxea eraiki berri du Munitibarko Udalak. Plazan, Lea tabernaren ondoan dago, eta zapatuan inauguratu zuten. Hain zuzen ere, orain arte tabernaren ardura eduki duenak kudeatuko du aterpetxea.Ate irekien eguna izan zen zapatukoa, eta herritarrek Lea taberna-aterpetxea bisitatzeko aukera izan zuten.
Tabernarako zein aterpetxerako udalak diseinatutako irudi berria estreinatu dute. Halaber, izena munitibartarren artean egindako lehiaketatik atera dute.
Hamar erromesentzako lekua dago aterpetxean. Egonaldia 15 eurotan ezarri dute gosaria barne. Ordutegiari dagokionez, 15:00etan zabalduko dute, eta 22:00ak arte sartu ahalko da.
Goizean, berriz, erromesek 09:30ak arte izango dute aterpetxetik irteteko ordua.
Eguenetan taberna itxita egoten da, baina aterpetxea zabalik egongo dela jakitera eman dute.
Urtean 11 hilabetez egongo da zabalik; oporraldian itxiko dute. «Seguruenik urtarrilean hartuko ditugu oporrak».
Azpiegitura horregaz, herrian dauden zerbitzu aukerak borobiltzeagaz batera, Lea tabernarentzat lagungarri izan daitekeen jarduera ekonomiko berri bat martxan jartzea izan da udalaren asmoa. «Horrela, tabernaren
inguruan, plazan izaten den bizitasuna eta mugimendua indartu nahi izan dugu, azken urteetan handituz doan Santiago Bideko erromesen joan-etorria aprobetxatuz». Beraz, plazan eta tabernan aro berri bat hastea da udalaren nahia.