2015-2016 ikasturterako Ispasterko udalak antolatzen dituen ikastaroak bukatzear daude, eta datorren kurtsoari begira, horien inguruko iritzia jaso nahi du udalak.
Horretarako, galdetegi bat prestatu dute.
Galdetegia ikastaroak egiten dituzten lekuan zein udaletxean eskuratu daiteke. Baita
udalaren web orrialdean ere
.
Inkestan hasieran zituzten asmoak bete zaizkien, irakasteko moduarekin gustura dauden eta ikastaroaren asteko ordu kopurua nahikoa iruditzen zaien zehaztu beharko dute, 0-10erako puntuazioa jarrita.
Proposamenak. Halaber, hurrengo ikasturtean ikastaro bera antolatuz gero, izena emango luketen galdetzen zaie partaideei. Eta horrekin batera, hobetzeko ekarpenak uzteko tartea ere jarri dute.
Bestalde, hurrengo ikasturterako zein ikastaro antolatuko luketen proposatzeko aukera ere eskaintzen du udalak.
Ikastaroetako partaideek,
galdetegiak bete ondoren ikastaroen gelan utzi, udaletxera eroan edo udaletxeko buzoian sartu beharko dituzte.