Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Itsasotik ere badator festa

Herriko jai nagusiak ospatzeko prest daude Mundakan, San Pedro jaiak; uztailaren 3ra bitartean ume, gazte zein nagusientzako jarduerak prestatu dituzte.San Joan jaietako sugarrak itzaltzera datoz sanpedroak Mundakara. Herriko jai nagusiak ospatzeko pre...

Olaia Zabalondo
Lea-Artibai eta Mutriku
2016/06/24

Herriko jai nagusiak ospatzeko prest daude Mundakan, San Pedro jaiak; uztailaren 3ra bitartean ume, gazte zein nagusientzako jarduerak prestatu dituzte.

San Joan jaietako sugarrak itzaltzera datoz sanpedroak Mundakara. Herriko jai nagusiak ospatzeko prest daude mundakarrak. Arrantzaleen patroi nagusiaren eguna datorren eguaztena bada ere, San Joan egunagaz batera hasiko dituzte jaiak.

Mundakako Jai Batzordeak adin eta gustu guztietarako egitaraua prestatu du, eta uztailaren 3an jaiak amaitu arte, mundakarrek ez dute aspertzeko astirik edukiko.

Txilipitxeruek izango dira gaurko protagonistak. Karroagaz ibiliko dira herritik, herri bazkaria eta jolasak antolatu dituzte, eta Basaranetik behera kuadrillen jaitsiera egingo dute.

Bi asteburu luze izango dituzte mundakarrek ondo pasatzeko, nahiz eta astegunetarako gauzak ere antolatu dituzten; kontzertuak, mendi ibilbideak, kirol ezberdinak, txistulariak, dantzak, umeentzako jarduerak, buruhandi berriztuen aurkezpena eta kalejirak… edukiko dituzte aukeran. Uztailaren 2rako antolatu dute, berriz, ohikoa duten sukalki txapelketa.

Barinaga eta Berriatua

Mundakarrak ez dira San Pedro jaiak ospatuko dituzten bakarrak. Markina-Xemeingo Barinaga auzoan, Berriatuan eta Elantxoben ere asteburuan hasiko dituzte ospakizunak.

Zapatu iluntzean martxan hasiko dira Barinagako sanpedroak, eta zapatuan auzokoen arteko herri jolasak, bildots bazkaria eta idi probak izango dituzte aukeran.

Berriatuan, bertsozaleen eguna dute gaurkoa. Bihar, berriz, entsalada eguna edukiko dute. Entsalada eta tortilla lehiaketaz gain, herri bazkariagaz, giza probekin eta arku tiro txapelketagaz ondo pasatzeko aukera izango dute bertaratutakoek.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.