Nepalera egingo duten elkartasun bidaiaren berri emango dute hiru herritarrek
Aitor Zarragotia, Katalin Astoreka eta Eneko Muniozguren dira bidaia egingo dutenak. Hitzaldia bihar eskainiko dute, Otoio tabernan. Domekan elkartasun merkatua egingo da, plazanBideitzen bidaiaz bideak eraiki izenburupean uda honetan Nepalera egingo d...
Aitor Zarragotia, Katalin Astoreka eta Eneko Muniozguren dira bidaia egingo dutenak. Hitzaldia bihar eskainiko dute, Otoio tabernan. Domekan elkartasun merkatua egingo da, plazan
Bideitzen bidaiaz bideak eraiki izenburupean uda honetan Nepalera egingo duten elkartasun bidaia aurkeztuko dute bihar, Aitor Zarragoitia, Katalin Astoreka eta Eneko Muniozguren lekeitiarrek. Hitzaldia 19:00etan hasiko da, Otoio tabernan.Zarragoitiari orain dela urte batzuk boluntario Nepalera egindako bidaian piztu zitzaion grina, eta iaz Nepalen lurrikara egon ostean, bertara joan zen. Bazituen kontaktu batzuk, eta bi hilabete eta erdi Nepalen egon ondoren, egitasmo gehiago ezagutzeko aukera eduki zuen.
Oraingoan, elkarte ezberdinak Nepalen dituzten proiektuak lagunduko dituzte. Baina bidaia elkartruke bat izatea ere nahi dute, bai hemen bai eta han ere. Hau da, Nepaleko bizilagunen eguneroko bizitzatik ikasi eta elkarregaz lan egingo dute, eta hemen ere gauzatuko dituzte ekimenak.
Bideak eraikitzeko ekimen horretan bidailagun berriak izango ditu Astoreka eta Muniozguren, bai eta Nepalen bertan azken bidaian ezagutu zuen Madrileko (Espainia) mediku bat ere.
Kultur topalekua
Horrekin lotuta, Nepalen aldeko merkatua antolatu dute domekarako. 10:00etatik 20:00etara Independentzia plazan egingo den merkatu hori, hain justu, kulturen arteko topaleku ere izango dela iragarri dute.
Bideitzen ekimeneko kideek esn dute batzen den guztia Nepalera bideratuko dutela zuzenean.
Horrez gain, Nepalera eroateko material bilketa ere egin dute, herriko eskoletan eta farmazietan.