Hirutik hiru bandera irabazi ditu Antiguako Ama traineruak. Denboraldia ondo baino hobeto hasi dute; aurreko asteburuan Bilboko bandera irabazi zuten ondarrutarrek, eta atzo [ekainak 25] eta gaur [ekainak 26], ostera, Hondarriabiako eta Getariako banderak eskuratu dituzte, hurrenez hurren.
Ondarroako arraunlariak, Hondarribiko bandera irabazita, Alaiko balkoian
Ondarroa Arraun Elkartea, hain zuzen, KAE 1 ligako lider nagusia da 36 puntugaz. Bigarren (Pedreña) eta hirugarren (Deusto-Bilbao) sailkatuek baino 8 punto gehiago eskuratu dituzte. Lekeitioko Arraun Taldea, bere aldetik, sailkapen orokorreko seigarrena da, 24 puntugaz.
Atzo [ekainak 25], esaterako, X. Hondarribiako Arrantzaleen kofradiako bandera Ondarroara ekarri zuten. Antiguako Ama-ko arraunlariek hirugarren tandan parte hartu zuten, eta Deusto-Bilbaoren aurka norgehiagoka ederra erakutsi zuten. Olatuak alde eduki zituzten, eta Bilbotarrei lau segundoko aurrea hartuta, 21:03,44 denbora behar izan zuten garaipena lortzeko. Podiuma Donostiarrak osatu zuen. Bertoko taldeei dagokionez, Lekeitioko Arraun Taldeak laugarren amaitu zuen Hondarribiako proba, 21:15,39 denboragaz.
Ohi modura, Hondarribiako garaipenaren ostean, turrun luzea entzun zen Ondarroan. Gauean, 22:00ak inguruan, ongietorri beroa egin zieten Alaiko balkoian, Alde Zaharrean Zapato Azula ospatzen ari ziren herritar guztiek.
Gaur [ekainak 26], ostera, asteburuko bigarren bandera lortu duten ondarrutarrek: Getariako VII. estropada. Gaurko estropadan ere sasoiko daudela erakutsi dute Jon Iriondoren mutilek. 20:22,89 behar izan dute estropada irabazteko, bigarren sailkatuak (Getaria) baino ia zazpi segundo gutxiago. Pedreñak hirugarren amaitu du, Ondarroak baino ia zortzi segundo gehiago behar izan ditu proba amaitzeko. Lekeitiok, ostera, seigarren amaitu du estropada, 20:43,09 denboragaz.
Gaur ere, irabazleek banderagaz joan-etorria egin dute Ondarroan zehar, eta zaleek eta herritarrek txalo artean eman diete ongietorria.
[BIDEOA] Hondarribiako estropada, osorik:
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.