Ondarroa 2020 hausnarketa prozesuaren baitan, Arrantza foroa Ondarroako udaletxean batu da. Zehatz esateko, lan mahaian arrantza sektorearen erronken inguruan zer egin daitekeen berba egiteko batu direla jakitera eman dute udal ordezkariek.

Ondarroako Arrantza Foroaren batzarra. Argazkia: Ondarroako Udala
Bileran hainbat gauzari buruz berba egiteko tartea egon zen, baina, bereziki, arrain lonjaren proiektuari buruz berba egin zuten. Arrantza sektoreko hainbat eragilek parte hartu zuten batzarrean, Ondarroako udal ordezkariekin eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariekin batera. Almudena Ruiz de Angulo Eusko Jaurlaritzako Garraio Azpiegituren zuzendariak, hain zuzen ere, proiektua aurrera doala ziurtatu zuen batzarrean.
Lan mahaiak arrantzaren etorkizuna ziurtatu eta hobetzeko beharrean jarraituko du, Ondarroa 2020 hausnarketa prozesuaren barruan.