Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Hasi dira udako jaiak

San Joan suaren ondoren, hainbat herri eta auzotan jaiak ospatu dituzte, iraganeko tradizioei eutsiz eta ohitura berriak tartekatuz. Lea-Artibain, Mutrikun eta Busturialdean ohitura horiek indartzen doaz, jaietako ikur bilakatuz.San Joan suak, urteko e...

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza
Mutriku
2016/06/28

San Joan suaren ondoren, hainbat herri eta auzotan jaiak ospatu dituzte, iraganeko tradizioei eutsiz eta ohitura berriak tartekatuz. Lea-Artibain, Mutrikun eta Busturialdean ohitura horiek indartzen doaz, jaietako ikur bilakatuz.

San Joan suak, urteko egunik laburrena eta udaren hasiera seinalatzen du, goizaldera arte luzatuko diren jai gauen aurrekari bezala. Horrekin batera, Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko hainbat herritan ohitura zaharrak berreskuratzen joan dira, berriak sortuz eta betikoak mantenduz.

Ean, esaterako, asteburu luzea izan dute San Joan jaiak ospatzen; eguenean hasi eta domeka arte luzatu zituzten. Laugarren urtez, Kaiarrixa irlara joan eta han txupina botatzeko ohiturari jarraitu zioten hainbat herritarrek.

Jaien lehen egunean, gainera, Ieko Dantza Taldearen emanaldiaz eta Josu Bergara musikariaren kontzertuagaz gozatzeko aukera egon zen. Ilundu ahala, jaia hondartzaren inguruan bildu zen, eta sua piztu bitartean, Jai Batzordeko kideek su artifizialak bota zituzten. Gauerdian sua piztu zuten hondartzan, eta Eskaixe dantza taldeak gaua girotu zuen bere dantzekin.

Domekan Erreka eguna ospatu zuten, eatarren jai egunik gogokoena. Goizetik hasita, ate gainekoa dantzatu zuten, lehenik herriko kaleetatik eta errekatik arratsaldean. Iluntzean, Elektromatxino Elektrotxaranga eta DJ Jo Ta Txok giroa berotu zuten goizaldera arte.

Bermeon, berriz, Mahona jantzi, eta ohiturari jarraituz, herritar askok Gaztelugatxera bidea egin zuten oinez, San Joan egunez. Meza eta kanpai hotsa egon ziren goizean, baselizan. Bermeoko Arane auzoan ere jaiak ospatu zituzten, umeei herri kirolak erakutsiz eta musikagaz.

Gernika-Lumon, aldiz, San Joan Ibarra plazan ospatu zituzten jaiak. Santuaren egunean hasita, garagardo eta barbakoaren jaialdia egin zuten, Segundo Olaeta Musika Eskolako ikasleek rock eta pop doinuak jotzen zituzten bitartean. ZoriROCKon izeneko emanaldiak, eskolaren 25. urteurrenaren harira egindako ospakizunei jarri zien bukaera.

Lea-Artibain ere bai

Ziortza-Bolibarren ere San Joan jaiak goi-goitik ospatu dituzte. Jende asko ibili da jaietan, eta Aranbaltz kultur elkarteak herritarrekin batera antolaturiko Sorgin Gabean, esaterako, 70 herritar inguru mozorrotu ziren.

Mari eta Maju, galtzagorriak (urtetik urtera gero eta gehiago dira), Ttarttalo, Lamiak, jentilak eta Jauz Zuria. Sorginak, ijuika… Akerbeltzak. Basajaun eta Basandere agertu ziren. Afalostean, beheko zubira joan ziren, sua piztera. Ostean, ume eta nagusiek Sorgin Dantza egin zuten plazan. Ekintzagaz amaitzeko, sorginek prestatutako edabea edan zuten.

Aulestin ere giro ezinhobean ospatu dituzte jaiak. San Joan egunean, 49 sobra aurkeztu zituzten herritarrek 27. Sobra Txapelketan, guztiak «punta-puntakoak», epaimahaikoen iritziz.

Urtero legez, lehenengo hiru sari eta bigarrengo beste hiru banatu zituzten.Lehen saria eskuratu zutenak Mertxe Gerenabarrena, Antoni Txorixenekue eta Izaro Aranburu izan ziren. Bigarren saria Gaizka Arriaga, Maria Luisa Aranguena eta Juanita Urkaregirentzat izan zen.

Sariketa egin aurretik, 28. Ipuin Topaketaren sari banaketa egin zuten, eta ondoren, Inaxio Perurenaren eta Estitxu Almandozen harri jasotze erakustaldiagaz gozatu zuten.

Zapatua izan zen herritarrentzako egunik bereziena: arkupean batu ziren herri bazkarian. Paella txapelketari dagokionez, Apiren kuadrillak irabazi zuen.

Aulestiko eta Ziortza-Bolibarko jai nagusiak ez eze, auzoetan ere San Joanak ospatzen aritu dira. Ondarroan, Gorozika auzoan, domeka arratsaldean egin zituzten ospakizun gehienak. Eguraldi ederra lagun, auzotarrez gain, inguruko herrietako jendea ere batu zen plazan.

Arratsaldea hasteko, umeen jolasak egin zituzten. Eta urteroko ohiturei jarraituz, primerako herri kirol erakustaldia egin zuten plazan Aitzol Atutxa eta Xabier Orbegozo aizkolariek eta Aimar Irigoien eta Inhar Urruzuno harrijasotzaileek. Eguna amaitzeko, Sebastian Lizaso eta Alaia Martin bertsolarien saioagaz gozatu ederra hartu zuten.

Markina-Xemeingo Amallo auzoan, ostera, barikuan eta zapatuan ospatu zituzten jaiak. «Giro polita egon da jaietan. Eskerrak eman nahi dizkiegu hau posible egiten duten auzotar guztiei», nabarmendu dute Jai Batzordeko kideek.

Ohi modura, San Joan Eguna kutsu bereziagaz ospatu zuten. «Auzotarrentzat egun berezia da, eta goi-goitik ospatu genuen». Eguerdiko eliz ospakizunen ondoren, auzoko gazteek desafioa egin zuten, korrika eta aizkoran, hiruko bi taldetan banatuta. Baina ez zen eguneko desafio bakarra izan. Arratsaldean, Amalloko, Markina-Xemeingo eta Berriatuko neska-mutilen ateko probak egin zituzten. Norgehiagoka estua jokatu zuten, baina txapela Berriatuak jantzi zuen, Amallok baino untza bat gehiago eginda.

Gauean, Xabi Solanoren kontzertuan jende asko batu zen. Ermita ondoko zelaian geratu zirenek Izerdi Gorria taldearen erromerian dantzan ibiltzeko aukera izan zuten, goizaldeko ordu txikiak arte. Erromeriako atsedenaldian, gainera, goizaldeko bertsolari txapelketa egin zuten. Ohi legez, umorerik ez zen falta izan. Nerea Ibarzabalek irabazi zuen txapelketa, eta Lander Gabixola sailkatu zen bigarren.

Zapatuan ere nahikoa jende ibili zen auzoko jaietan. Mus txapelketan 25 bikotek eman zuten izena, eta VI. zaldi dema «oso lehiatua» izan zen. Maumeko Baraiazarrako zaldiak irabazi zuen dema, 85 untzagaz, eta Aulestiko Kobaren zaldia bigarren izan zen, untza bat gutxiagogaz.

Bolo txapelketan 27 lagunek eman zuten izena; txapela irabaztea inoiz baino zailagoa izan zen. Jaiak amaitzeko, Ansorregi eta Larrañaga trikitilarien erromeria egin zen, eta tartean, zozketa egin zuten. Zenbaki saritua 3.242 izan da, eta ordezkoa, 533.

Suak

Busturialdeko beste hainbat herrietako auzoetan sanjoan jaiak ere hasi zituzten suek: Ajangizeko Kanpantxu, Ereñoko Gabika, Mendatako Lamikiz eta Muxikako Ajuria auzoetan, adibidez. Hainbat ekintza izan zituzten asteburuan, jaiak ospatzeko.

Mundakan, urteetako ohitura jarraituz, sorgina herriko kaleetatik eraman zuten, Jose Mari Egileor Txistulari elkartearen musikarekin eta herriko dantzarien dantzekin. Gauerdian, sorgina Talara eraman eta bertan eman zioten sua. Haurrek ere Sorgin Txiki ospatu zuten arratsaldean, guraso eta senideen aurrean dantza eginez.

Lea-Artibai eta Mutrikuko herritarrek ere suak piztu zituzten, auzoetan, kale kantoietan zein mendietan.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.