Lea-Artibai eta Mutrikuko
HITZAk eskainitako motxila, kantinplora eta hondartzako toalla irabazi ditu Iñigo Arruabarrena Ondarroako mendi erronkako maiatzeko zozketako irabazleak. Saria pozik jaso du Xanet Arruabarrena Iñigoren semeak Asier Alkorta HITZAko zuzendariordearen eta Unai Barrenetxea Ondarroako kirol zinegotziaren eskutik, egunkariaren Markina-Xemeingo egoitzan.
Unai Barrenetxea, Xanet Arruabarrena eta Asier Alkorta, HITZAren Markina-Xemeingo egoitzaren aurrean
Arruabarrenak, hain zuzen ere,
Beriain-San Donaton (Nafarroa) ateratako argazkiari esker irabazi du mendi erronkako parte hartzaileen artean egindako maiatzeko zozketa. Kirol zinegotziak nabarmendu duenez, Arruabarrena mendi erronka betetekotan da. “Zortzi mendi igo ditu”, adierazi du.
Kirol zinegotzia pozik agertu da erronka izaten ari den erantzun onagaz. “
19 lagunek beste dute mendi erronka eta beste 50 inguruk bost menditik gora igota daude. Erronka martxan ipini zenez geroztik ia 1.000 igoeraren berri izan dugu, eta 500 bat argazki jaso ditugu”.