Markina-Xemeinek irabazi du Bizkaiko Herriarteko esku pilotaTxapelketa
Kadete mailan eta nagusietan irabazi du Markina-Xemeinek. Pilotakada bat hartu zuen Ibarlozak. Araba, Gipuzkoa eta Nafarroaren kontra jokatuko dute orainMarkina-Xemein eta Munitibarko esku pilota taldeak nor baino nor gehiago aritu ziren joan den barik...
Kadete mailan eta nagusietan irabazi du Markina-Xemeinek. Pilotakada bat hartu zuen Ibarlozak. Araba, Gipuzkoa eta Nafarroaren kontra jokatuko dute orain
Markina-Xemein eta Munitibarko esku pilota taldeak nor baino nor gehiago aritu ziren joan den barikuan Arrigorriagan jokatu zen Bizkaiko Herriarteko Esku Pilota Txapelketaren finalean. Azkenean, txapelak Markina-Xemeinek eraman zituen.Agirreamalloa eta Malaxetxebarriak irabazi zuten kadeteen mailako lehia. Markina-Xemeingo bikotea aurretik jarri zen hasieratik, hala ere, aurkari gogorrak izan zituzten Okamika eta Anitua. Bikoteak tanto batera eta bira ere egon ziren, baina Markina-Xemeingo bikoteak egindako joko onak 22 eta 13 irabaztera eraman zituen.
Pilotakada batek eman zion amaiera gazte mailako partidari. Bikoteak 15 eta 16 zihoazela pilotakada bat jaso zuen Ibarlozak masailalbo-hezurrean, eta partida bertan behera utzi behar izan zuen. Horrela, puntua Munitibarko taldearentzat izan zen.
Nagusiek jarraitu zuten norgehiagoka. Markina-Xemeingo Albizu eta Urizar eta Munitibarko Uriona eta Ansotegi atera ziren kantxara txapelketa erabakitzeko. Munitibarkoak heldu ziren 15. tantora aurretik, baina Markina-Xemeingo taldeak sakea hartu, eta zuzenean joan zen 22. tantora.
Bizkaiko Herriartekoa amaituta, Nafarroa, Gipuzkoa eta Arabako irabazleekin neurtuko da orain, Markina-Xemeingo taldea. Zozketa bidez erabakiko da zeinek zeinen kontra jokatuko duen.