'Nordic walking' ibilbideak aurkeztuko dituzte Mutrikun
Udalerri aktiboa bultzatzeko asmoarekin, Mutrikuko Ttipi-Ttapa ibilbideen eta Nording walking-aren aurkezpen saio irekia egingo da bihar [ekainak 29], 19:00etan, udaletxeko udalbatza aretoan. Udalak, hain zuzen ere, bi ibilbide prestatu ditu, Moilako Ttipi-Ttapa ibilbidea (1,47 kilometro) eta Samikollako Ttipi-Ttapa ibilbidea (1,24 kilometro), eta horien inguruko informazioa emango dute.
Ordubete inguruko mahai inguruan Burumendi Mendi Taldeko eta Anaiarte Elkarteko ordezkariek parte hartuko dute. Eurekin batera honakoak egongo dira: Josebe Astigarraga kirol zinegotzia, Andoni Urkiola Nordic Walking-en aditua eta profesionala eta Mikel Mariezkurrena Mutrikuko kirol teknikaria.