Ondarroako
Koaxi S Concept Triatloi taldeak antolatuta,
XI. Gaztetxoen Akuatloia eta
XII. Triatloi herrikoia egingo dira zapatuan [uztailak 2].
Egunari dagokionez,
Gaztetxoen akuatloia egingo da lehendabizi. Bertan parte hartu nahi duten aurrebenjamin, benjamin, alebin eta txiki mailakoek Arrigorri hondartzara gerturatu beharko dute, 10:30ak orduko izena emateko.
Ondarroako Gaztetxoen akuatloia. Argazkia: Koaxi
Akuatloia ordu erdi beranduago hasiko da, eta antolatzaileek aurreratu dutenez, kategoria bakoitzari egokitutako proba antolatu dute, “Eskola Kirolak gomendatutako gehiengo distantziak errespetatuz”. Parte hartzaileek proba aringa-aringa hasiko dute, gero uretara dzanga egingo dute eta aringa-aringa amaituko dute.
Proba amaitu ostean, parte hartzaile guztiek oparia eta domina jasoko dute. “Hemen ez da irabaztea saritzen. Parte hartzea saritzen da. Saria denentzat berdina izango da, eta ez da sailkapenik egingo. Guretzat denek irabazten dute”.
Ondarroako herri triatloia. Argazkia: Koaxi
Arratsaldean, ostera,
Triatloi herrikoia egingo da, Triatloi Olinpikoa antolatzen laguntzen duten boluntarioen omenez. “Boluntarioek ere triatloiaren mundua ikusi eta kirol hau probatzeko aukera izan dezaten nahi dugu. Oro har, kirol hau probatu nahi duten guztiak gonbidatu nahi ditugu bertan parte hartzera”.
Urtero, Ondarroatik ez eze, eskualdeko herrietatik eta inguruetatik etorritako
125 bat parte hartzaile batzen ditu proba herrikoiak, eta hori izango da proban hartu ahal izango dutenen gehienezko muga. “Itsasaurreko zati bat izaten dugu eskura, eta hor 125 bat bizikleta kabitzen dira. Urtero 100-120 lagun bitartean batzen gara, eta besteren bat gehiago etorriko balitz, moldatuko garela uste dugu”.
Lehia alde batera laga, eta gozatzeko tartea eskaintzen du probak. Helburu nagusia kirola egiten “ondo pasatzea” dela nabarmendu dute Koaxikoek
Izen ematea doakoa izango da, 15:30etik aurrera Itsasaurre plazan, eta proba ordubete beranduago hasiko da. Kirola probatu nahi dutenei begira, distantzia nahikoa motzak prestatu dituzte. Hondartzan hasiko dute proba, eta parte hartzaileek 400 metro igeri egin beharko dituzte, Itsasaurre plazaraino. Han aldatu, bizikletak hartu, eta 15 kilometro egingo dituzte Lekeitio eta Ondarroa batzen dituen bidean zehar. Zehatz esanda, Mendexako bidegurutzera joan-etorrira egingo dute. Azkenik, 3,5 kilometro egingo dituzte aringa-aringa, Itsasaurretik KamiƱazpiko parkera joan-etorria.
Lehia alde batera laga, eta gozatzeko tartea eskaintzen du probak. Helburu nagusia kirola egiten
“ondo pasatzea” dela nabarmendu dute Koaxikoek. “Ez da lasterketa bat, triatloi herrikoia baino. Beraz, ez dugu lehiatzera datorren inor onartuko. Lagunartean, bikotearekin edo familiarekin gozatzeko momentua da, ez dago kronometrorik ezta denbora limiterik ere”.