Herriko ekonomia susperptzeko asmoagaz martxan jarritako
Ondarroako Bonoak kanpaina beste hilabetez luzatzea erabaki du Ondarroako Udalak. Hau da, bonuak erabiltzeko epea
uztailaren 30a arte luzatuko da.
Modu horretara, herritarrek beherapenetan ere bonuak erabili ahal izango dituztela nabarmendu dute udal ordezkariek. “Herriaren ekonomiari bultzada bat emateko, herrian erostera animatu nahi ditugu herritarrak, eta horretarako,
beherapen sasoian ere deskontua duten bonuak eskuratzera animatu nahi ditugu”, adierazi du Eneritz Basurko merkataritza zinegotziak.

Ondarroako Bonoak egitasmoaren aurkezpena. Argazkia: Ondarroako Udala
Kanpaina hasieran 600 bonu jarri ziren herritarren eskura, eta udalak gogorarazi duenez, bonu bakoitzak 10 euroko kostua du, eta horien eros ahalmena 15 eurokoa da. “Bonu bakoitzarekin herritarrek 5 euro aurreztu ahal izango dituzte”.
Bonuak herriko dendetan erabili ahal izango dira, eta kanpainan parte hartu duten establezimenduek beraien erakusleihoetan kanpainaren kartela ipinita edukiko dute, herritarrek identifikatu ditzaten.
Oraingoz izena eman duten
dendak honakoak dira: Badioda burdindegia, Beikozini, Bengoetxea, Campo Optika, Domeka, Dra, Dra jolasak, Duomo, Egidi, Eguzki, Etxebarria gozotegia, Ganbara, Gandiaga, Gili-Gili, Goe, Goiko Torre, Ibili, Idaga, Idiakez, Ituarte, Kabia, Klik Klak, Korpion, Kurike, Lavin, Laura´s, Lide, Loaldi, Lorak Esther, LZ shop, Maite Elosua, Marta, Nerea, Oinetakoak Ituarte, Ondar, Ondarruko Dia, Optika Vitoria, Pastor, Sustrai, Tiki taka, Txikiñe, Txikitxu, Txist, TXO, Urrosolo, Urruzuno, Usandizaga, Zaldun, Zaloa, Zaton eta Zurrumurru.