Atzo [uztailak 4] Martin Deunaren baselizan eguerdiko meza entzun ostean, emakumeen herri kirol erakustaldiagaz gozatu zuten bertan batutakoek.

Argazkia: Ispasterko Udala.
Irati Astondoak eta Haizea Iturbek aizkoran duten abilezia erakutsi zuten. Iturbek, 9 urtegaz besteen mailan dagoela argi utzi zuen. Halaber, Susana Maldonado eta Garazi Arruti ingude altxaketan eta harrizulatzean aritu ziren, eta Astondoa eta Esti Olivares trontzan eta txokor batzean.
Gainera, erakustaldiaren ondoren, umeek zenbait herri kirol egiteko aukera izan zuten, eta primeran pasatu zuten.
Arratsaldean, berriz, tradizioari eutsiz Mus eta Briska Txapelketak lehiatu zituzten, lau erregetara. Manu Meabe eta Jose Martin Zabala izan ziren onenak musean, eta Briska txapelketa, berriz, Markina-Xemeingo eta Etxebarriko bi emakumek irabazi zuten.

Briska txapelketaren irabazleak. Argazkia: Ispasterko Udala.
Eguraldia lagun, goizez zein arratsaldez giro ederra izan zuten Martin Deunaren ermitaren inguruan. Ume, gazte zein nagusi ez zuten hutsik egin nahi izan.

Mus txapellketaren irabazleak. Argazkia: Ispasterko udala.