Mutrikuko Udalak jakitera eman duenez, San Miguel futbol zelaia nahi duten herritarrentzat
zabalik egongo da irailera bitartean. Hala, herritarren eskura egongo da kirolgunea, honako ordutegian: astegunetan, 10:00etatik 21:00etara, eta, asteburuetan, 10:00etatik 20:00etara.
Udal ordezkariek nabarmendu dutenez, herriko futbol taldeek entrenamendu saioak dituztenean lehentasuna izango dute, eta horretarako, ordutegia finkatuko da. Umeek ere lehentasuna izango dutela adierazi dute. Horrez gainera, udal kirol zerbitzuek zelaiaren erabilpenaren inguruko baimen bereziak eman ahal izango dituzte.

Herriko gaztetxoak, iaz, Illarramendi kanpusean parte hartzen
Era berean,
erabiltzaileek araudi bat bete beharko dutela gogorarazi dute. “Araudia futbol zelaiko sarrerako ate ondoan jarrita dago. Futbol zelaia herrikoa da, eta hortaz, guztion artean zaindu behar dugu. Erabilpen txarra ematen bazaio, kalteak sortuz, ixtera behartuta egongo ginateke”.
Arauen artean, esate baterako, herriko kuadrillek edo lagun taldeek futbol zortziko zelaiak erabili ahal izango dituzte partidutxoak jokatzen dituzten kasuetan, eta inoiz ezingo dute zelai osoa erabili. “Futbol zortziko zelai batek beti egon beharko du libre umeentzat”.
Mutrikuko futbol zelaiko araudia