Bono denda erabiltzeko epea hilabete luzatu dute Ondarroan
Herriko ekonomia susperptzeko asmoagaz martxan jarritako Ondarroako Bonoak kanpaina beste hilabetez luzatzea erabaki du Ondarroako Udalak. Hau da, bonuak erabiltzeko epea uztailaren 30a arte luzatu dute.Modu horretara, herritarrek beherapenetan ere bon...
Modu horretara, herritarrek beherapenetan ere bonuak erabili ahal izango dituztela nabarmendu dute udal ordezkariek. «Herriaren ekonomiari bultzada bat emateko, herrian erostera animatu nahi ditugu herritarrak, eta horretarako, beherapen sasoian ere deskontua duten bonuak eskuratzera animatu nahi ditugu», adierazi du Eneritz Basurko merkataritza zinegotziak.
Kanpaina hasieran 600 bonu jarri ziren herritarren eskura. Udalak gogorarazi duenez, bonu bakoitzak 10 euroko kostua dauka, eta horien eros ahalmena 15 eurokoa da. «Bonu bakoitzagaz herritarrek 5 euro aurreztu ahal izango dituzte».
Bonuak herriko dendetan erabili ahal izango dira, eta kanpainan parte hartu dutenek beraien erakusleihoetan kanpainaren kartela ipinita edukiko dute, herritarrek identifikatu ditzaten.