Mutrikuko futbol zelaia herritarren eskura egongo da udan
Mutrikuko Udalak jakitera eman duenez, San Miguel futbol zelaia nahi duten herritarrentzat zabalik egongo da irailera bitartean. Hala, herritarren eskura egongo da kirolgunea, honako ordutegian: astegunetan, 10:00etatik 21:00etara, eta, asteburuetan, 1...
Udal ordezkariek nabarmendu dutenez, herriko futbol taldeek entrenamendu saioak dituztenean lehentasuna izango dute, eta horretarako, ordutegia finkatuko da. Umeek ere lehentasuna izango dute. Horrez gainera, udal kirol zerbitzuek zelaiaren erabilpenaren inguruko baimen bereziak eman ahal izango dituzte.
Era berean, erabiltzaileek araudi bat bete beharko dutela gogorarazi dute. «Araudia futbol zelaiko sarrerako ate ondoan jarrita dago. Futbol zelaia herrikoa da, eta, hortaz, guztion artean zaindu behar dugu. Erabilpen txarra emanez gero, kalteak sortuz, ixtera behartuta egongo ginateke».
Arauen artean, esate baterako, herriko kuadrillek futbol zortziko zelaiak erabili ahal izango dituzte partidak jokatzeko, baina ezingo dute zelai osoa erabili. «Futbol zortziko zelai bat beti egon beharko da libre umeentzat».