Gernikan hasi eta amaituko da Bizkaiko Itzuliaren biharko etapa
Bihar Gernika-Lumon hasi eta amaituko da Bizkaiko 22. Itzuliaren hirugarren etapa. Atzo hasi eta domekan amaituko da junior mailako lasterketa.Bihar 16:30ean irtengo dira txirrindulariak Gernika-Lumoko Artekale kaletik, eta 98 kilometroko ibilbidea egi...
Bihar 16:30ean irtengo dira txirrindulariak Gernika-Lumoko Artekale kaletik, eta 98 kilometroko ibilbidea egingo dute.
Gernika-Lumotik hasita, Kortezubi, Gautegiz Arteaga, Ibarrangelu, Ea, Ispaster, EreƱo, Nabarniz, Muxika, Munitibar, Mendata eta Arratzutik pasatuko dira txirrindulariak.
Gainera, Ziklista Gernikesa txirrindulari taldeak omenaldia jasoko du.
Atzo arratsaldean Balmaseda eta Trapagaran artean lehiatu zuten lehen etapa. 17:30ean hasita, 77 kilometroko lasterketa burutu zuten ezkerraldeko herri hauetatik: Zalla, Sopuerta, Muskiz, Sestao, Ortuella, Abanto eta Zierbena.
Gaur, berriz, Sopelan hasi eta amaituko da 80 kilometro dituen bigarren etapa. 16:30etik aurrera, Urduliz, Laukiz, Asua, Sondika, Derio, Zamudio, Lezama, Larrabetzu, Gamiz-Fika, Mungia, Maruri-Jatabe eta Gatikatik burutuko dute ibilbidea.
Etzi goizean Gatikan hasi eta amaituko da 68 kilometroko etapa 10:30ean hasiko da lasterketa. Arratsaldean, ia 12 kilometroko ibilbidea egingo dute, Balmaseda eta Zalla artean, 16:00etatik aurrera.