KAE 1 Ligako taldeek Donostian dute hitzordua
Kontxako Badian lehiatuko dute IX. Bandera Donostiarra, bihar [uztailak 9] 17:00etatik aurrera. Hain zuzen ere, KAE 1 ligaren denboraldiko bosgarren jardunaldia izango da biharkoa.
Lehen txanda talde hauek osatuko dute: Castreña, Sanpedrotarra, Zarautz eta Santurtzi. Bigarren txandan irtengo da Isuntza, Hondarribia, Orio eta Deustogaz batera, eta Ondarroa Ohorezko txandan egongo da, Donostiarra, Pedreña eta Getariagaz.