Urteko sasoi honetan egin modura, Karmengo jaiak ospatuko dituzte Ondarroan, Galiza Etxearen eskutik. Jaiak gaur [uztailak 8] hasiko dira, eta datozen egunotan, egitarau oparoagaz gozatzeko aukera egongo da.
Goizetik eguerdira bitartean, Itsasaurre plazan, Galiziako produktu tipikoak dastatzeko aukera egongo da, egunero. Galiziako folklorea ere ez da faltako, eta goizez zein arratsaldez horretaz gozatzeko aukera eskainiko dute. Queimada egiteko unea ere hartuko dute bihar [uztailak 9], zorte ona erakartzeko konjuruak esanda.
Gaiteroak iazko Ondarroako Karmen jaietan. Argazkia: Ondarroako Galizia Etxea
Domekan [uztailak 10], berriz, Karmengo Amabirjina aterako dute prozesioan, eta ontzietan sartu eta itsasoan galdutako eta hildako arrantzale guztiei lore eskaintza egingo diete Ondarroan badian.
EGITARAUA:
Gaur [uztailak 8]
- 11:00. Jaien hasiera Amigos del Swing hirukoteagaz. Ordu berean, Galiziako jaki tipikoen dastaketa eta salmenta postuak irekiko dira Itsasaurre Plazan.
- 13:00. Bermut saioa, Amigos del Swing hirukoteagaz.
- 20:45. Noche de Gala orkestraren emanaldia. Atsedenaldian, Amigos del Swing hirukotearen emanaldia.
- 02:30ak arte. Jaiak jarraituko du Noche de Gala orkestragaz eta Amigos del Swing hirukoteagaz.
Bihar [uztailak 9]
- 11:00. Galiziako jaki tipikoen dastaketa eta salmenta postuak irekiko dira, Itsasaurre Plazan.
- Ordu berean. Laudioko Galizia Etxeko Espalladoiros gaitero eta dantzari taldea eta Bilboko A Casa de Troula gaita eta dantza taldea, kalerik kale.
- 12:00. Hamaiketakoa agintariekin eta gonbidatuekin, Itsasaurre Plazan.
- 13:00. Bermut saioa, Noche de Gala orkestragaz, Itsasaurre Plazan.
- 18:00. Smaily Animacion taldearen eskutik, umeentzako dantzaldia.
- 20:45. Noche de Gala orkestraren emanaldia. Atsedenaldian, Amigos del Swing hirukotearen emanaldia.
- 23:00. Queimada.
- 02:30ak arte. Jaiak jarraituko du Noche de Gala orkestragaz eta Amigos del Swing hirukoteagaz.
Etzi [uztailak 10]
- 11:00. Galiziako jaki tipikoen dastaketa eta salmenta postuak irekiko dira, Itsasaurre Plazan.
- Ordu berean. Barakaldoko Galizia Etxeko Doces Lembranzas eta Santurtziko Casa Galiziako Corxa AiriƱos Galegos Doce Albor gaita eta dantza taldeekin batera kalejira.
- 12:00. Karmengo Amaren omenezko meza. Ondoren, Ondarroako badian zehar prozesioa eta itsasoan galdutako eta hildako arrantzaleei lore eskaintza.
- 13:00. Bermut saioa, Amigos del Swing hirukoteagaz.
- 20:00. Amigos del Swing hirukoteagaz dantzaldia.