Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Antxon Alberdik eta Ekhik jantzi dute Markina-Xemeingo Xistera txapela

Nerea Bedialauneta Alkorta
Berriatua,Markina-Xemein,Mutriku
2016/07/11
Xistera zirkuituko hirugarren txapelketaren irabazleak zapatuan [uztailak 9] Markina-Xemeingo Uni frontoian jokatu ziren finaletan argitu ziren. Nagusi mailan, esaterako, Antxon Alberdi berriatuarrak eta Gasteizko Ekhik 30-20 irabazi zioten Donostiako Narbarte eta Guetharyko Julien puntistei. Berriatuarrak Tambourideguy-ren azken orduko bajaren ostean jokatu zuen finala, eta modu horretara, Xistera zirkuituko bigarren txapela lortu ahal izan du. Norgehiagokari dagokionez, oso orekatua hasi zen, baina lehen hamar puntuen ostean, Antxonek eta Ekhik markagailuan aurrea hartu, eta horri eustea lortu zuten partida bukaera arte.
Alberdi eta Ekhi, txapelekin

Alberdi eta Ekhi, txapelekin. Argazkia: Xistera

Gazte mailan ostera, Mutrikuko Ekaitz Mendizabal Goixerri-k eta The Labordek jantzi zuten txapela, Bidondo eta Mikel Manzisidor mutrikuarrari 25-14 irabazita. Gazteek ere oso orekatuta hasi zuten partida. Nahiz eta tanteoa oso zabala izan, Goixerrik eta Labordek ezin izan zuten erdialdera arte partida bideratu. Hortik aurrera ondo asmatu zuten irabazleek eta hamar tantoko abantaila hartuta, horri eustea lortu zuten bukaera arte.
Markina-Xemeingo finalean parte hartu zuten finalistak, Uni frontoian

Markina-Xemeingo finalean parte hartu zuten finalistak, Uni frontoian. Argazkia: Xistera

Azkenik, Mutrikuko Danok Bateko Jane Arreitunandiak eta Berriatuako Nahia Calvok irabazi zuten nesken arteko norgehiagoka, Maite Ortiz de Mendibil eta Eneritz Lizardi mutrikuarrari 15-9 irabazita. Lehia nahikoa orekatua hasi zen, baina irabazleek euren jokoa egiteko aukera izan zuten aurkariak erraz mendean hartuz.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.