Goikoetxea-Inza eta Egiguren-Etcheto, barikuko finalean
Jai Alai World Tourraren lehen Master Seriesaren finalerako txartela lortu dute. Barikuko irabazleek eta bigarren Master Seriesaren irabazleek abuztuan jokatuko dute final handiaJai Alai World Tourreko lehen Master Seriesaren finalerdiak jokatu zituzte...
Jai Alai World Tourraren lehen Master Seriesaren finalerako txartela lortu dute. Barikuko irabazleek eta bigarren Master Seriesaren irabazleek abuztuan jokatuko dute final handia
Jai Alai World Tourreko lehen Master Seriesaren finalerdiak jokatu zituzten zapatuan, eta Goikoetxea-Inza eta Egiguren-Etcheto bikoteek lortu zuten barikuko finalera sailkatzea.Mikel Egiguren eta Nicolas Etcheto 15-5 eta 15-11 nagusitu zitzaizkien Christophe Olha eta Gotzon Enbili.
Azken horiek ez ziren oso fin ibili, batez ere partiduaren lehenengo set-ean. Etchetok tantoa dominatu zuen atzean, eta Egigurenek erremate bikainak egin zituen.
Erritmo biziz hasi zuten partida, Etcheto atzean nagusitasuna erakusten, eta Egiguren tantoak alboz bukatzen.Egigureni sakea kentzeko zailtasunak izan zituen Olhak.
Enbilek bere kalitatea agerian utzi zuen, baina izan duen lesioaren ondorioz, erritmo apur bat falta izan zitzaion.
Iñaki Osa Goikoetxeak eta Txabi Inzak, bestalde, Jean Olharan eta Ibai Erkiagaren kontra lehiatu zuten beste finalerdia, eta 15-12 eta 15-13 irabazi zieten.
Partidu berdindua
Oso partidu ona jokatu zuen Erkiaga II.ak, ondo ulertu zuen noren kontra ari ziren eta zer joko egitea komeni zitzaien. Olharan ere ez zen beldurtu Goikoetxea aurrean izanda. Ondo jokatuta, Goikoetxeak eta Inzak bikote oso ona osatzen dutela agerian utzi zuten.
Partidua berdindua izan zen. Olharan gazteak Goikoetxearen maila berean dagoela erakutsi zuen, eta partidu ikusgarria jokatu zuen.
Erkiaga lekeitiarrak ere partidu bikaina burutu zuen, jokaldi guztiak oso ondo irakurriz. Goikoetxeak ez zuen bere egunik onena izan, baina momenturik garrantzitsuenetan bikain agertu zen.
Bigarren Master Seriesa
Bestalde, hilaren 24ean (domeka) jokatuko dute bigarren Master Seriesaren lehen finalerdia. Hormaetxea eta Aldazabal nor baino nor gehiago ariko dira Eriken eta Lekerikaren kontra.
Bigarren finalerdia, ostera, hilaren 30ean (zapatua) jokatuko dute Barandika-Amigorena eta Beaskoetxea-Txasio bikoteek.
Bigarren Master Seriesaren finala abuztuaren 5 (barikua) eguerdian izango da.
Bi Master Seriesen irabazleak ezagutu ostean, abuztuaren 12an (barikua) jokatuko dute final handia.