Itsas Baserria elkartearen txangoan izena emateko epea astelehenean amaitzen da
Hilaren 21ean egingo dute txangoa, baina, bertara joateko aurretik izena ematea beharrezkoa da.
Horretarako, Aulestiko San Blas Jubilatuen eta Pentsiodunen elkarteko kideen telefono zenbakiak eman dituzte: 946 279 202 (Gloria) eta 946 279 182 (Nati).
Itsas-Baserria Elkartean, eskualdeko zazpi erretiratu elkarte batzen dira: Ispaster, Munitibar, Aulesti, Amoroto, Lekeitio, Mendexa eta Ondarroa.
Hilaren 21ean 09:00etan irtengo dira, eta goizean Morgako Talleri txakolindegia bisitatuko dute.
Morgatik Bakiora joango dira, eta gero Barakaldoko Errekatxo jatetxean bazkalduko dute.