Ondarroako Udalak jakitera eman duenez, bihar [uztailak 13] iluntzean ongietorria egingo diete Sotxiko (Errusia) Munduko Abesbatzen Olinpiadetan Gernika-Lumoko Gaudeamus Koralagaz batera urre olinpikoa lortu duten Unanue Kamara Koraleko 13 kideei. Zehatz esateko, 18:30ak bueltan Zubi Zahar inguruan egingo diete omenaldia.
Errusia aldean egon den espedizioa bihar ailegatuko da Loiuko aireportura, eta aurreikuspenak betetzen badira, 16:00etan ailegatu dira.
Ondarroan ez eze, Gernika-Lumon ere omenduko dituzte World Choir Games-etako irabazleak. Busturialdeko kideei 19:00etan egingo diete harrera, Gernika-Lumoko udaletxean.
[HONI LOTUTA] Gaudeamus Koralak urre olinpikoa lortu du Munduko Abesbatzen Olinpiadetan
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.