Gasteizko Nazioarteko X. Triatloian emaitza onak lortu dituzte Ondarroako
Koaxi, Lekeitioko Garraitz eta Markina-Xemeingo Alabari triatloi taldeko kideek. Bi distantzian jokatu zen triatloia, eta eskualdeko triatletek bi distantzietan (osoa eta erdia) parte hartzeko aukera izan zuten.
Full distantzian, esaterako, Koaxi S Concept triatloi taldeko hiru kidek eta Alabariko batek parte hartu zuten.
Ironman distantziako proba, hain zuzen, Alarabiko Zorion Kareagak eta Koaxiko Eneko Azkaratek, Iraide Burgoak eta Arantza Burgoak egin zuten. Koaxikoek jakitera eman dutenez, distantzia horretan estreinako parte hartu zuten Iraide eta Arantza Burgoak. Azkaraterentzat, ostera, Ironman bat egiten zuen bigarren aldia izan zen.
Arantza Burgoa, Eneko Azkarate eta Iraide Burgoa, uretaratzeko prest. Argazkia: Koaxi
Proba Ulibarri-Ganboako urtegian igeri egiten hasi zuten. 3.800 metro igerian egin ostean, 180 kilometro bizikletan egin behar izan zituzten Gasteiz inguruko herrietatik zehar. Azkenik, parte hartzaileek 42 kilometro korrika egin behar izan zituzten Arabako hiriburuan zehar.
Eskualdeko lau parte hartzaileek maila ona eman zuten, baina ezin izan zuten guztiek proba amaitu. Kareagak, izan ere, proba utzi egin behar izan zuen korrikako tartean. Proba amaitu ahal izan zutenek, berriz,
podiuma lortu zuten euren adin kategorietan.
Arantza Burgoak, esaterako, 14. postuan (12:05:18) amaitu zuen proba, eta G50-54 F kategoriako onena izan zen. Iraide Burgoa, ostera, Arantza Burgoaren atzetik sailkatu zen (12:13:01), eta G30-34F kategorian hirugarren amaitu zuen.
Eneko Azkaratek, bere aldetik, sailkapen orokorreko 39. postuan amaitu zuen (09:49:55), G25-29 kategoriako hirugarren saria lortuz.
Arantza eta Iraide Burgoa triatloiko oroigarriagaz. Argazkia: Koaxi
Half distantzian, aldiz, Koaxiko Arnaitz Burgoak eta Aitor LarraƱagak, Garraitzeko Ander Okamikak eta Alarabiko Ander Rodillanak parte hartu zuten. Guztiek 1.900 metro igeri, 90 kilometro bizikletan eta 21 kilometro korrika egin behar izan zituzten.
Emaitzei dagokienez, eskualdeko parte hartzaileen artean Garraitzeko Ander Okamikak lortu zuen emaitzarik onena. 04:14:28 denboragaz, 7. postua erdietsi zuen lekeitiarrak. Koaxiko Arnaitz Burgoak, ostera, sailkapen orokorreko 14. postuan (04:22:23) amaitu zuen, eta G40-44 adin kategorian podiuma egin zuen, bigarren sailkatuta.
Alarabiko Ander Rodillanak, bestalde, 111. postuan (04:47:06) amaitu zuen proba, eta Koaxiko Aitor LarraƱagak 669. postua lortu zuen 05:43:53 denboragaz.