Mutrikuko Udalak jakitera eman duenez, etzi [uztailak 15] amaituko da Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga ordaintzeko borondatezko epea. “Ordainagiria etxean jaso ez dutenek edo ordainketa helbideratu eduki arren ordainketaren egiaztagiria jaso ez dutenek udaletxeko kontu hartzailetza bulegotik pasa beharko dute”, adierazi dute udal ordezkariek.
Ogasun Sailetik nabarmendu dutenez, uztailaren 15a igaro ondoren ordaindu gabe dauden ordainagirien aurka prozedura exekutiboa hasiko da, eta horiek dagokien gainkostuarekin ordaindu beharko dute zerga.