Zehatz esateko etxeetan biltzen diren tamaina txikiko hondakinak batzeko akordioa da.
Hondakin horiek
udaletxeko plazan jarriko duten edukiontzira bota beharko dituzte bizilagunek, eta
hamabost egunetik behin pasatuko dira horiek
jasotzera.
Liburuak, jostailuak, gailu elektriko eta elektronikoak, bazar gauzak… edukiontzi zuri horretan sailkatuko dituzten material edota objektuak.
Erabiltzaileentzako telefonoa
Bizkaiko Foru Aldundiak, urte honetan eskualdeko hainbat udalerrigaz sinatu du hitzarmen hau, eta zerbitzu honen
erabiltzaile guztientzako zein teknikarientzako telefono zenbaki bat jarri dute:
902 540 154. Bertara deituz gero, zerbitzuari buruzko informazioa azaldu edota erabiltzaileen zalantzak argituko dituzte.
Bizkaiko Foru Aldunditik zehaztu dutenez, zerbitzu berri horren helburua Bizkaian sortutako hondakinak ahalik eta gehien berrerabiltzea da: “Izan ere, hiri-hondakin txikiek berezko ezaugarriak dauzkate, eta hori dela eta birziklatzeko zein berrerabiltzeko prest jarriko dituen prozesurako oso egokiak dira”.